Euskal egileen musika entzun ahal izango da uda honetan Femap jaialdian
Femap Pirinioetako Antzinako Musika Jaialdia egingo da uztailaren 12tik abuztuaren 25era, eta bertan euskal egileen musika entzun ahal izango da, Etxepare Institutuak eta jaialdiaren antolatzaileek iritsitako akordioari esker. Intonationes taldeak Argien Mendeko euskal dantzak joko ditu, eta Ensemble Dietessaron-ek, berriz, Juan Antxieta XV. eta XV. mendeko polifonia sortzailearen lanak. Seu d'Urgellen egingo da jaialdiaren hasiera ekitaldia, baina beste sei herritan ere egingo dira emanaldiak: Bragan, Trempen, Vielhan, Bergan, Ordinon eta La Pobla de Segurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu