Euskal gatazkari buruzko obra bat interpretatuko du hilaren 19an EADK-k Bilbon

Oscar Wilderen testu batean oinarrituta, 'De Profundis' emango du 22an Euskal Antzerki eta Dantza Konpainiak

Erredakzioa
Bilbo
2011ko ekainaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EADK Euskal Antzerki eta Dantza Konpainiak bi obra eskainiko ditu Bilboko Campos Antzokian datorren astean: ¿Y ahora qué? Eta orain? euskal gatazkari buruzko antzezlana, hilaren 19an; eta Oscar Wildek idatzitako testu bat oinarri duen De Profundis, hilaren 22an. Iker Ortiz de Zarate gasteiztarrak zuzendu ditu bi antzezlanak.

Elurrak Arabako baserri batean bakartuta utzi dituen bi lagun dira ¿Y ahora qué? Eta orain? laneko protagonistak: maite zuen pertsona galdu zuen batek eta hura hil zuenaren ama da bestea. Oso bestelakoa da De Profundis. Oscar Wildek kartzelatik bere maitaleari lord Alfred Douglasi idatzitako gutuna du oinarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.