kultura
Euskal Herria eta Festa, gure jaien sinbologia aztertzen duen liburua
Euskal Herriko jaien inguruan tesi iraultzailea kaleratu dute Juan Antonio Urbeltz musikologo eta idazleak eta Santiago Yaniz argazkilariak. Euskal festen gaineko ikuspegi guztiz bizi eta berritzailea plazaratu dute eta, era berean, “Euskal jaiei buruzko eztabaida piztu” nahi dutela adierazi dute: “Orain arte gure herriko jaiak modu inozoan ikertu dituzte”. Gaur goizean Bilboko Euskal Museoan izan den aurkezpenean, euskaldunok historian zehar izan dugun herri jakintza baztertua izan dela adierazi dute: folklorea aztertzerakoan historiaren ildotik aztertu izan dela, ez herri jakintzatik, egin beharko litzatekeen bezala.
Yaniz argazkien gainean, bost ataletan banatu du Urbeltzek jai herrikoiei buruzko ikerketa eta literatura lana. Gaixotasun, izurri, gose eta, oro har, jendartearen hondamena eragin dezaketen elementuen aurka eratutako festak aztertu ditu, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu