EUSKAL HERRIA ZUZENEAN JAIALDIA. Arrosan baino eskaintza anitzagoa egin nahi dute

Musikaz gain, hitzaldiak, dantza eta antzerkia daude aurtengo egitarauan

Nora Arbelbide Lete.
2004ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Izen handiko taldeak baino, antzerki, mintzaldi, dantza eta bideo emanaldiei nahiago izan dute lehentasuna eman hitzordu berri honetan antolatzaileek. «Jaialdi berria ez da Arrosaren kopia izanen; beste eskaintza bat egin nahi dugu», zehaztu zuen aurtengo jaialdiaren egitarauaren aukezpena egitean Maider Etxeberrik, jaialdiko programazioko arduradunak. «Musika kontsumitzailea baino gehiago, bisitaria jaialdiko aktore bilakatzea da helburua», gehitu zuen Etxeberrik. Horretarako, egunaz iraganen denari toki gehiago emanen diote. Goizeko 10:00etatik biharamuneko04:30era eskaini ekintzak aniztuko dituzte. Horren baloratzeko, egunean zeharkontzertu handirik ez da izanen.Une berean, animazio ezberdinak segitzen ahalko dira.

Izan ere, eremua bi gune nagusitan banatuko dute. Kontzertuak alde batean, eta gaineratekoa Herrixka deitu duten beste gunean. Han dira gainerakoak aldizkatuko. Dantzak, txarangak, gaiteroek eta bestelako besta giroko musikarien ondoan, Le Petit Theatre de Pain, Kilikolo Zirko eta Deabru Ibilak Makeako gaztetxoen antzerki taldeek piztuko dituzte bazterrak. Hip Hop eta Parisko Slamak ere izanen dira, bertsolarien oihartzun.

Zuberoari ere toki berezia eman nahi diote, nahiz eta egitarau nagusia Zuberoan iraganen zela jakin baino lehen itxi. Lekuko elkarteekin biltzekotan dira antolatzaileak. Bestalde, jaialdietako mintzaldien gai nagusiak, munduko iparraren eta hegoaren arteko harremanen inguruan, eta laborantzaren egoerarenzein hirugarren munduko zorraren inguruan oinarrituko dira.

Euskal Herriko taldeak nagusi kontzertuetan

Kontzertuak ematera taula gainera iganen direnen artean, franko Euskal Herrikoak dira. Fermin Muguraza ariko daigandean. Kuraia eta AK larunbatean, besteak beste. Atzerritik izen ezagunen artean, Burkina Fasoko Sally Nyolo aipa daiteke. Larunbateko atxikia dute. New Yorketik Sharon Jones soul kantaria jinen da egun berean. Bestalde, Faboulous Troubadours tolosarrak berriz jinen dira ostiralean. Hiri beretik Les Motives etorriko dira igandean.

Bestalde, Herrixka horretan kabaret bat jarriko dute. Bertan Anari eta Pako eta Marieder entzuten ahalko dira larunbatean, adibidez. Igandean, Elaudi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.