Jaialdia

Euskal Herria Zuzenean musika jaialdia Zuberoan egingo da

Euskal Herria Zuzenean jaialdia Zuberoako Idauze-Mendi, Ozaze-Zuhara eta Mendikota herrien arteko Mendiko Landa izeneko zelaian egingo da uztailaren 2,3 eta 4ean. Antolatzaileek boluntarioen beharra dutela esan dute, festa behar bezala egiteko.

2004ko apirilaren 20a
18:45
Entzun
Gaur aurkeztu dute Euskal Herria Zuzenenan jaildia. Jaialdia haseran egin nahi zuten lekuan ezin izan dutela egin, eta gazi gozo agertu dira: gozo, jaialdia egin egingo delako; baina, gazi ezin izan dutelako nahi zuten lekuan egin. Hilabete eta erdi ibili dira jaialdia non egin ez zekitela, eta bidean ezezko asko jaso dituztela esan dute antolatzaileek. Hautetsi askok beraiekin hitzegin ere ez duelako nahi izan haserre azaldu dira. Hala ere, hiru herri horietako baimena lortu dute.

Urtero Arrosan egin izan dute jaialdia, eta aurten Hazparnen egiteko asmoa zuten. Jacques Coumet (UMP) alkate hazpandarrak galarazi egin zuen.

Boluntarioen beharra

Denbora gutxi geratzen da jaialdiaren egunetarako, eta gauzak ondo egiteko boluntarioen beharra dutela adierazi dute. (00 33 ) (0) 559 70 20 08 telefono zenbakia eman dute harremanetarako, eta [email protected] helbide elektronikoa. Informazio gehiago nahi duenarentza www.festival-ehz.com webgunea ere sortu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.