Suturak

Euskal Herriak josten

Suturak diziplina anitzeko erakusketa irekiko dute gaur, Donostiako San Telmo museoan. Euskal arte garaikideko 120 obra inguru jarri dituzte ikusgai, denak ardatz berberaren buelta: testuinguruak euskal artisten sorkuntzan izan duen eragina.

Erakusketaren aurkezpena, Donostiako San Telmo museoan. ARGAZKI PRESS
K Saioa Alkaiza(h)
2014ko urriaren 24a
16:28
Entzun

"Erakusketa hau aukera paregabea da ikusteko testuinguruak zer nolako eragina daukan errealitate sozial, politiko eta kulturalean, eta nola islatu duten euskal artistek". Juan Karlos Izagirre Donostiko alkatek "ametsak sortzeko" eta "memoria eraikitzeko" tresna gisa definitu du artea. Eta haren, ustez horren erakusgarri da San Telmoko erakusketa.

82 sortzaileren lanak bildu dituzte eta hamabi ataletan banatu. Era horretan, hainbat gai proposatu dituzte: Politikak ospea galdu du, txoko feminista, moribundia... horiexek dira, hain zuzen, txokoetako batzuk. Bertan, besteak beste, Txomin Badiola, Maider Lopez, Jorge Oteiza, Itziar Barrio, eta Miriam Isasi sortzaileen obrak ikus daitezke.

Orotariko piezak daude: argazkiak, margoak, instalazioak, eskulturak... Eta "denetarik" lantzen dute, Xabier Saenz de Gorbea komisarioaren irudiko. ETAren agerraldi bat irudikatzen duen antzeztokia jarri dute, adibidez, eta K-47 armen zorro dekoratuak ondoan. Eta horien parean umorezko obra surrealistak: hala nola, hainbat euskal artisten autoerretratu bat, hondartzan.

Bilduma "sortzailearen ondoan dagoen guztiaz mintzo da", esan du Enrique Martinez beste komisarioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.