musika

Euskal Herriko Kantu Txapelketako finalean, 26 abesti

Datorren larunbatean zortzi izango da, Donostian. Eñaut Larralde zena omenduko dute.

2012ko ekainaren 7a
17:01
Entzun

Hilaren 16an izango da Euskal Herriko Kantu Txapelketa Nagusiko finala, Donostian —Antzoki Zaharra, 18:00—, eta 26 abesti entzun ahal izango dira. Zazpi herrialdeetako bakarlari, bikote eta taldeak ariko dira. Arlo bakoitzeko irabazleak sarituko dituzte, baita 26 abestien artetik onena ere.

Antolatzaileek gaur Donostian emandako prentsaurrekoan esan dute kantu gehienak berriak direla eta, ondorioz, sorkuntza nabarmendu dute. Parte hartzaile asko gazteak direla ere azpimarratzekoa da, haien arabera. Kantu baten bila leloa da txapelketako leloa —aurreko hileetan jokatu dituzte kanporaketak—-.

Finalean Eñaut Larralde zena (Ezterenzubi, 1935) omenduko dute, euskal kantagintzari egindako ekarpenagatik. Joan den maiatzaren 14an zendu zen, Baionan.

Lau urtean behin jokatzen da Euskal Herriko Kantu Txapelketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.