Euskal Herriko lau talde Libourneko jaialdian

Deabru Beltzak, Organik, Trapu Zaharra eta Turukutupa konpainiak Fest d'Arts jaialdian ariko dira

Turukutupa taldearen emanaldi bat. TURUKUTUPA.
Erredakzioa
Donostia
2012ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Etxepare Euskal Institutuak, OARA Office Artistique de la Région d'Aquitainek eta Libourneko Fest'Arts Jaialdiak (Okzitania) aurten «Euskadi» herrialde gonbidatua izatea ahalbidetuko duen koprodukzio hitzarmena sinatu dute. Elkarlanari esker, Euskal Herriko kale antzerkia erakusteko ahalegin berezia egingo du aurten Fest'Arts kale antzerkiko europar jaialdiak, eta Euskal Herriko lau talde sartu dituzte egitarauan: Deabru Beltzak, Organik, Trapu Zaharra eta Turukutupa. Bost ikuskizunen hamabi emanaldi eskainiko dituzte lau taldeok, abuztuaren 9tik 11ra bitarte.

Guztira, 38 konpainiak hartuko dute parte Libourneko jaialdian. «Nazioarteko nahitaezko erakusleihoa» da jaialdia, Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariaren ustez. Ziur da, horrenbestez, Euskal Herriko lau konpainien ikuskizunek nazioartean «oihartzun handia» izango dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.