Etxetik irten gabe Euskal Herriko toki asko ikus daitezke Googleren Street View aplikazioari esker. Pantailan agertzen den panpina laranja nahi dugun lekuan kokatu, irudia gerturatu eta 360 gradu biratzeko aukera ematen du aplikazioak, besteak beste. Panpina grisean agertzen bada, berriz, kaleko irudirik ez dagoela esan nahi du.
Pasa den astean kaleko argazkiak hartzen dituen Googleren bizikleta ibili zen Bilbon eta gaur dagoeneko sarean daude irudiak. Hiriburuetatik Bilbo, Iruñea eta Gasteiz ikus daitezke, oraingoz.
Street Viewk pertsonen aurpegiak ezabatzen ditu identitatea babesteko, eta autoen matrikulak ere lausotuta ageri dira. Googleren aplikazio horrek hirurehundik gora salaketa jaso ditu Suitzan, kaleko pertsonen aurpegiak ageri zirelako. Kasu askotan, haien irudia saretik ezabatzeko eskaera egin dute erabiltzaileek.
internet
Euskal Herriko txoko ugari Google Street Viewn ikusgai
Pantailan agertzen den panpina laranja nahi dugun lekuan kokatu eta 360 gradu biratzeko aukera ematen du aplikazioak. Bilbo, Iruñea eta Gasteizen irudiak ikus daitezke, oraingoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu