Haurtxo txikia, Maitia nun zira?, Oh Pello Pello, Haika mutil, Jose Miguelen batela eta euskal musika tradfizionaleko beste hamabost kanta bildu ditu Kepa Junkerak (Bilbo, 1965) bere disko berrian. Etxea izena du, hain zuzen, lan berriak, eta gaur aurkeztu du.
Euskal Herritik kanpoko abeslariek hartu dute parte grabaketan: Victor Manuel, Ana Belen, Santiago Auseron, Luis Eduardo Aute, Lluis Llach, Antonio Chainho, Pedro Joia, Pau Dones, Loquillo, Pedro Guerra, Jaime Urrutia, Miguel Bose, Miguel Rios edota Andres Calamarok. 42 kantari aritu dira laguntzen, eta musikariak, berriz, hamabost. "Aniztasuna omendu" nahi izan du disko berriarekin.
"Nahi zuten bezala abesteko askatasun osoa eman diet", azaldu du gaur Junkerak. "Denek ere oso ondo hartu zuten nire eskaera, eta segituan eman zuten baiezkoa".
CD bikoitza argitaratu du Junkerak kanta horiekin denekin. Diskoaren sarrera testua Jose Saramago Literaturaren Nobel sariak idatzi du.
1988an atera zuen lehen diskoa. Azkenaurrekoa, berriz, 2006an (Hiri).
Musika
Euskal kanta tradizionalak, Kepa Junkeraren disko berrian
'Etxea' izeneko lana argitaratu du eta Euskal Herritik kanpoko abeslariek hartu dute parte grabaketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu