Euskara

Euskal kultura hedatzeko hitzarmena sinatu dute EITBk eta Etxepare Institutuak

Euskal kulturaren "nazioarteko aitorpena" lortzeko eta "atzerrian irudi ona sustatzeko" baliagarria izango dela esan dute bi erakundeetako zuzendariek. EITBk Etxepare Institutuaren ekimenak babestuko eta zabalduko ditu

2010eko abenduaren 17a
13:26
Entzun
Euskara eta euskal kultura munduan hedatzeko elkarlanerako hitzarmena sinatu dute EITBk eta Etxepare Euskal Institutuak.

Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendariak eta Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak izenpetu dute hitzarmena. Biek adierazi dutenez, hitzarmena euskararen eta euskal kulturaren "nazioarteko aitorpena" lortzeko baliagarria izango da, eta "atzerrian irudi ona sustatzeko".

Horrenbestez, Etxepare Institutuaren ekimenak babestu eta zabalduko ditu EITBk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.