Euskal kultura irakasteko ikastaroa egingo dute gaur eta bihar EHUn
Besteak beste, Paul Julian Smith, Xabi Paya, Mariluz Esteban eta Argitxu Camusek emango dituzte saioak
EHUko Udako Ikastaroek atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa emango dute gaur eta bihar Donostian. Etxepare institutuarekin elkarlanean antolatutako ikastaroa da, eta bertan hartuko dute Paul Julian Smithek (Kultura ikasketak gaur), Mario Santanak (Itzulpengintzari buruzko ikasketak), Mariluz Estebanek (Euskal genero ikasketak), Xabier Payak (Euskal zinema), Juan Aranak (Euskal artea), Mikel Aizpuruk (Euskal Herriaren Historia irakasgai), Iñaki Martinez de Luna (Euskararen soziolinguistika), Argitxu Camusek (Euskal diaspora ikasketak), Amaia Gabantxok (Itzulpen lantegia) eta Maria Colerak (Genero ikasketak).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu