Artearen bidez euskal pilota jokoaren historian ibilaldia egiteko aukera izango da bihartik aurrera Donostian, Kubo-Kutxa aretoan, Jai Alai. Euskal pilotaren edertia erakusketarekin. Jokoarekin lotura duten artelanekin inoiz antolatutako erakusketarik zabalena da bihar zabalduko dutena, antolatzaileek azaldu dutenez.
50 artista ingururen 150 bat margolan, eskultura, argazki nahiz ikus-entzunezko bildu dituzte, eta horietako batzuk erakutsiko diren lehen aldia izango da. Besteak beste, Aureio Arteta, Fernando Beorlegi, Gustavo de Maeztu, Andres Nagel, Jorge Oteiza, Jesus Mari Lazkano edo Mari Puri Herreroren lanak bildu dituzte aretoan.
Horien artean da Francisco de Goyaren zirriborro batean oinarrituta eginiko XVIII. mendeko tapiz handi bat ere, orain arte inoiz erakutsi gabekoa.
Guztien osagarri, zenbait ikus-entzunezko lan eta pilota jokoaren historiaren inguruko piezak eta dokumentazioa jarri dituzte aretoaren sarreran.
Erakusketa urtarrilaren 9 bitarte egongo da zabalik.
kULTURA
Euskal pilotaren artea
Erakusketa zabalduko dute bihar Donostian, Kubo-Kutxa aretoan. 150 bat lan egongo dira ikusgai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu