kultura

Euskal zinema eta literatura Madrilgo Complutensen

Urriko lau egunetan filmak eta solasaldiak izango dira.

2011ko urriaren 7a
16:25
Entzun

EuskalKonplu zikloan euskal zinema eta literatura izango dira urrian Madrilen, Complutense Unibertsitatean, bertako Euskara Sailak antolatuta eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzarekin.

Zinemaren kasuan, filmak ikusteaz gain, aurrez aurre zuzendari, idazle eta aktoreekin hitz egiteko aukera izango dute.

Complutenseko euskara ikasleei eta, oro har, Madrilen euskal kulturan interesa dutenei euskara lantzeko eta ikasteko aukera ematea du helburu zikloak.

Urriak 10 (astelehena)

14:00: Obaba filmaren emanaldia.
16:00: Solasaldia Montxo Armendariz Obaba filmaren zuzendariarekin. Lekua: Filologia Fakultateko Paraninfoa.

Urriak 11 (asteartea)

15:00: Zorion perfektua filmaren emanaldia. Lekua: D-207 gela (Filologia Fakultateko D eraikina).
20:30: Bertsolari filmaren aurkezpena. Solasaldia Asier Altuna zuzendariarekin. Instituto Homeopatico (Auditorio, 1go solairua, Eloy Gonzalo kalea, 3, Madril).

Urriak 17 (astelehena)

15:00: Zorion perfektua filmaren zuzendari Jabi Elortegirekin solasaldia. Lekua: D-207 gela (Filologia Fakultateko D eraikina).

Urriak 25 (asteartea)

19:00: Zergatik Panpox filmaren emanaldia. Zuzendaria: Xabier Elorriaga, Arantxa Urretabizkaiaren eleberrian oinarrituta.
20:00: Solasaldia Arantxa Urretabizkaiarekin eta Xabier Elorriagarekin. Lekua: Instituto Homeopatico (Auditorio, 1go solairua, Eloy Gonzalo kalea 3, Madril).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.