zinema

Euskal zinemagileen hamar film labur emango dituzte Fant jaialdian

Bilboko 16. Zinema Fantastikoko jaialdia maiatzaren 3tik 10era egingo dute. Egitaraua osorik, hemen. Bideoa: Aurkezpen bideoa. [YouTube]http://youtu.be/0rV93UYRAZA[/YouTube]

2013ko apirilaren 9a
12:39
Entzun

Maiatzaren 3an hasiko da jaialdia, Alondegiko Golem zinema aretoetan, 19:45ean. Horretan, Park Chan-Wook zuzendariak Stoker lana aurkeztuko du.  

Sail ofizialean zortzi film luze lehiatuko dira; film laburren sailean, berriz, 22. Azken horretan, mundu osoko 400 lan jaso dituzte, eta antolatzaileek hautaketa bat egin dute. Euskal zinemagileen hamar lan egongo dira ikusgai:

Ander Mendiaren Beerbug
Koldo Almandozen Deus et machina
Jon Mendizabalen La tercera guerra
Kepa Sojoren Loco con ballesta
Paul Urkijoren Monster Do Not Exist
Lander Otaolaren eta Iñaki Reynaren Preguntador
Neftali Velaren Remanecer
Alberto Vazquezen Sangre de unicornio
Jokin Urrutikoetxearen Susana se está muriendo
Pablo Isidroren The Night Stalker

Alfred Hitchcock omenduko dute aurtengo jaialdian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.