Euskaltzaindiak eta BBK-k Azkue sariak eman dituzte
LITERATURA. Euskaltzaindiak eta BBK-k Azkue literatur sariak banatu zituzten atzo. Batetik, 11 eta 14 urte bitarteko gazteek(A maila) eta, bestetik, 15-18 urte bitartekoek (B) parte har dezakete lehiaketan. Aurten 157 lan aurkeztu dira. A mailan, Anne Lapeirak jaso du narrazio alorreko saria, eta Amaia Rodriguezek olerkikoa. B mailan, Maialen Akizuk jaso ditu biak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu