Kultura

Euskara eta euskal kultura nazioartean hedatuko ditu Etxepare Euskal Institutuak

Euskara sustatu eta euskal kultura kanpora hedatzea izango ditu helburu Etxepare Euskal Institutuak. Miren Azkarate Eusko Jaularitzako Kultura sailburuak gaur aurkeztu du proiektua hedabideen aurrean eta datorren urterako abian jarri nahi dutela azaldu du. Joan den ostiralean, hilaren 1ean, eman zuen asmoaren berri Miramar Jauregian eta behin aurreproiektua onartuta, orain Eusko Legebiltzarrean eztabaidatuko da lege izaera.

2006ko irailaren 4a
16:15
Entzun
Kultura sailari atxikitako herri erakunde bat izango zela esan zuen Euskal Jaularitzak joan den ostiralean Etxepare Euskal Institutua, euskal kultura zabaltzeko asmoz. Gaur komunikabideen aurrean xehetasun gehiago eman ditu Azkaratek eta euskara munduan onartua izan dadin ekimenak sustatuko dituztela azaldu du, besteak beste, ikastaroak sortuz. Euskal kultura nazioartean hedatzen laguntzeko xedea izango duela ere gaineratu du.

Bestalde, Euskal Herriko errealitatea euskaraz hitz egiten duten mundu osoko taldeengana hurbiltzeko nahia ere adierazi du Kultura sailburuak. Euskara eta euskal kulturaren ikerketa eta irakuskuntza kanpoko unibertsitateetan landu dezaten ere saiatuko direla adierazi du eta administrazioak proiektua aurrera eramateko bere ardura hartuko duela, bai zuzenean eta bai sare telematikoen eta teknologia berriekin ere.

Beñat Etxepare idazlearen izaena eramango duen asmo hau aurrrera ateratzeko, aurreproiektua onartua dago baina erakundea sortu eta arautuko duen legea onartu beharko da Eusko Legebiltzarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.