Euskararen gaineko Badu, Bada erakusketa izango da Donostiako San Telmo museoak oso-osorik berak ekoitziko duen lehenengo erakusketa. Museoak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Etxepare institutuarekin elkarlanean prestatuko du mostra, eta azaroan irekiko dute. Horren aurretik, ekainean Pantaila globala erakusketa zabalduko dute. Areto txikiagoetanbeste hainbat erakusketa jarriko dituzte, urtea amaitu bitartean: Gerra eta bakea, Donostiako ibiltariak, Oteizak Ametzagainako hilerrirako egindako proiektua eta Arkitektura: Luis Tolosa.
Eraberrituta ireki zutenetik urtebete betetzen da, orain, eta denbora horretan 166.146 bisitari izan ditu museoak.
Euskararen gaineko erakusketa antolatuko du San Telmok
Duela urtebete eraberrituta ireki zutenetik, 165.000tik gora bisitari izan ditu Donostiako museoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu