Donostia Hiriko Kutxa Literatur Sariak

Euskarazko ipuinen ataleko saria eman gabe utzi dute

Donostia Hiriko Kutxa Literatur Sarietan, euskarazko ipuinen arloan, saria eman gabe uztea erabaki du epaimahaiak. 38 lan aurkeztu dituzte sail horretara, baina epaimahaiaren iduriko, bakar batek ere ez du erakutsi behar besteko maila. Euskarazko antzerkian Alaitz Olaizola azpeitiarra saritu dute 'Clitemnestra-ren itzulera' lanagatik. Gazteleraz, Luis Moreno Caballud espainiarra ipuinetan, eta R.H. Morendo Duran kolonbiarra antzerkian, izan dira irabazle.

2004ko urtarrilaren 31
16:59
Entzun
Iñaki Aldekoak, Miren Azkaratek, Enkarni Genuak, Jesus Mari Lasagabasterrek eta Mari Jose Olaziregik osatu dute euskarazko ipuinen arloko epaimahaia, eta, azkenean, saria eman gabe lagatzea ebatzi dute. Erabak hori pena handiz hartu dutela adierazi dute, baina 38 lan aurkeztu dituzten arren, beren iduriko, bakar batek ere ez zuela merezi Donostia Hiria saria jasotea.

Euskarazko antzerki lanen atalean, berriz, hamar lan aurkeztu dituzte, eta Azpeitiako (Gipuzkoa) Alaitz Olaizolarena saritzea erabaki du Aurelia Arkotxak, Imanol Eliasek, Daniel Landartek, Ana Toledok eta Patri Urkizuk osatutako epaimahaiak.

Gaztelerazko ipuingintzan Luis Moreno Caballud espainiarra, Aragoikoa, izan da irabazle La pared(Horma) lanarekin. Antzerkigintzan, ostera, Kolonbiara joan da saria: R. H. Moreno Duranek irabazi du Cuestión de hábitos (Ohitura kontua) lanarekin.

Antzerki arloan saritutakoek 11.000 euroko ordaina jasoko dute, eta ipuingintzakoek, berriz, sei mila eurokoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.