Euskarazko kultura ekoizpena aztergai Bilbon bihar eta etzi

Ander Lipusek, Maialen Lujanbiok eta Asier Altunak parte hartuko dute, besteak beste, BizkBAKen mintegian

Erredakzioa
Bilbo
2012ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Euskaraz bizi, sentitu, adierazi: kultura-eduki erakargarriak sortzeko bideak mintegia egingo da bihar eta etzi Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaia aretoan, Bilbon, BizBAKen antolatuta. Eñaut Elorrieta musikariak, Ander Lipus antzerkigileak, Asier Altuna zinemagileak, Maialen Lujanbio bertsolariak, Katixa Agirre idazleak eta Estitxu Fernandez telebistako aurkezleak parte hartuko dute, eta euskaraz sortzeko eta adierazteko gakoak ematen ahaleginduko dira.

Mintegiak abiapuntu bat dauka: «Gainontzeko hizkuntza nagusiekiko harremanean euskaldunen komunitateak zailtasunak ditu, bai hasierako sormen prozeduran, eta baita sortutako kultura ekoizpenak hedatzeko unean ere». Hartara, helburua «euskarak dituen berezitasun eta baliabideak ezagutzea» da, eta «esparruz esparru lantzeko bideak garatzea».

Aipatutako sortzaile bakoitzak hitzaldi bat emango du, eta horietaz gain, Lipusek, Agirrek, Altuna eta Elorrietak mahai ingurua egingo dute bihar, 16:30ean, Euskarak zabaltzen dituen leihoak, ixten dituen ateak izenpean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.