'Excellent Italian Greyhound' diskoa ekarriko du gaur Shellacek Bilbora

Chicagoko underground talde goraipatuak Kafe Antzokian aurkeztuko du gaur laugarren lana

ERREDAKZIOA BILBO
2008ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Shellac rock taldeak urteetako isilaldia hautsi zuen iaz, Excellent Italian Greyhound diskoarekin. Eta, hamasei urteko ibilbidean argitara emandako laugarren lana ardatz hartuta, Bilboko Kafe Antzokian izango da gaur. Hura zuzenean ikusteko aukera gutxi izaten dira. Hain zuzen, iazko maiatzean Kafe Antzokian aritu zen, eta gaur agertoki berean ariko da berriz.

Noise rock, math rock eta post-hardcore gisa definitu izan dute Shellacen musika. Eurek «rock hirukote minimalista» modura ikusten dute euren burua. Izan ere,rocka dute abiapuntu, hiru dira, eta ez diote entzule gehiengoari begiratzen musika konposatzean; halaxe ikusten da lan berrian ere.

1992an sortu zen Shellac of North America, Chicagon (Illinois, AEB). Steve Albini gitarristak eta Todd Trainer bateria jotzaileak osatu zuten aurren-aurrena. Gero, sartu zen Bob Weston, Sorry eta Volcano Suns taldeko baxu jotzailea.

Hamasei urteko ibilbidean iraupen luzeko hiru disko plazaratu dituzte: At Action Park (1994, Touch and Go), Terraform (1998, Touch and Go) eta 1000 Hurts (2000, Touch and Go). Azken lan horretatik zazpi urte igaro dira laugarrena iritsi den arte. Iazko udan argitaratu zuten Excellent Italian Greyhound.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.