Gose

«Ez da musikarion ardura euskal diskogintza salbatzea»

2011ko martxoaren 11
00:00
Entzun
«Gure autoekoizpenaren hautua ez da militantzia kontu bat, duintasun kontu bat da.Ez zaigu gustatzen diskoak egitea, eta oraindik eta gutxiago gustatzen zaigu diskoak saltzea. Oso saltzaile txarrak gara. Ziur nago diskoetxeak taldeak baino askoz ere saltzaile hobeak direla. Ziur nago musikariok hobeto egiten ditugula kantuak diskoetxeek baino. Bakoitzak bere lana dauka, eta hori izango zen ideala. Diskoetxeak gauzak beste era batera egiten hasi beharko lirateke, baina ez da musikarion ardura euskal diskogintza salbatzea».

Lau disko dauzka merkatuan Gose Arrasateko (Gipuzkoa) taldeak. Trikitia eta musika elektronikoa uztartuz azken urteetako danbateko handienetakoa eman du euskal musikaren panoraman. Oihukarekin atera zuten lehen diskoa (disko zuria) 2005ean, eta Baga-Bigarekin bigarrena 2007an (disko beltza). Disko horren bigarren edizioa jada euren kabuz egin zuten, eta orduz geroztik hala dihardute. Duintasun baldintzak zein diren galdetzen zaienean erantzun argia ematen du Ines Osinaga taldeko trikitilari eta kantariak. «Gure kantuekiko eta gure diskoekiko duintasuna. Beste disko bat ateratzearren ez du denak balio. Badakigu gaur egun oso gutxi saltzen dela, eta badakigu negozioa ez dela hain errentagarria, baina nazkatuta gaude negarrak entzuten».Hirugarren diskoa (gorria) argitaratzeko asmotan zirela diskoetxe «guztiekin edo gehienekin» hitz egin zuten Goseko kideek, baina zigiluen jarrerak ez zituen konbentzitu. «Beste ezertan hasi aurretik egoera zein zaila den hasi zitzaizkigun kontatzen. Guk asko sinesten genuen gure proiektuan. Ikusi genuen beste inork ez zuela sinetsikoguk sinesten genuen moduan, eta ez genuen ikusten beste inor gure kantuak guk nahi bezala defendatzeko, guk eskatzen dugun duintasunarekin. Ez ditugu kantuak egiten royalti-en ehuneko bia gora edo behera eztabaidatzeko. Ez da diru kontua».

Hirugarren eta laugarren diskoekin gauzak ondo joan zaizkio Goseri: «Bagenekien goxoki bat zirelam eta horregatik pentsatu genuen geuk egitea. Autoekoizpena ez da beste ate guztiak itxi zaizkizunean hartu beharreko bide bat. Beste ateak irekita daudenean ere har liteke».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.