Literatura. Pasarte hautatua. Nikola Madzirov

'Ez dakit'

2012ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Urrutikoak amesten ditudan

[etxe oro;

urrutikoa afaltzera deitzen

[didan amaren ahotsa,

eta ni garisailetarantz korrika.

Urrutikoak gu, tiroa erratu duen

[pilota bezala zerurantz,

bizidunak eta zehatzak gu,hari

[begiratzean soilik zehatz den

termometroa bezala.

Urrutiko errealitateak aztertu

[egiten nau egunero,

bide erdian galdera batekin

[esnarazten nauen

bidaiari ezezagunak bezala:

[«Hau al da autobusa?»

eta nik diotsat: «Bai»,

[esan nahian: «Ez dakit».

Ez dakit non dauden

aurkitu direnik eta gaixotasun

[guztiak

eta otoitz guztiak

abandonatu nahi dituzten

zeure aiton-amonen hiriak.

Amesten dut etxe bat

[geure gurarien muinoan,

handik ikus ditzagun olatuak

geure erorrera eta maitasunen

[kardiograma marrazteko,

ikus dezagun handik nola eta

[zer sinesten duen jendeak

[ez hondoratzeko,

nola dabilen jendea oinez,

[ez ahaztua izateko.

Urrutikoak zaizkit euritik eta

[gose baino are beldur

[gehiago duten

ehiztarien begi aurrean hiltzen

[ziren orein emeen minetik

ezkutatzen ginen borda haiek

[guztiak.

Urrutiko istanteak egunero

[galdetzen dit:

«Hori da leihoa? Hori da

[bizitza?» eta nik diotsat:

«Bai», esan nahian: «Ez dakit»;

[ez dakit noiz

mintzatuko diren txoriak

[esan gabe: «Zerua».

POESIA

Egilea: Nikola Madzirov.

Itzulpena: Harkaitz Cano.

Azalpena: Nikola Madzirov Mazedoniarra Strumica izene-ko herrian jaio zen, 1973ko maiatzaren 27an. Poeta, saio-gile eta itzultzailea da, eta haren poemak hogei hizkun- tza ingurura itzuli dituzte. 2007an, Hubert Burda saria jaso zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.