Ezustekoaren bila, keinuen bidez

Markeliñe bere bidea aurkitzen saiatu da sorreratik, ikusmenari eta ustekabeari garrantzia emanda

Jantzi koloretsu eta ikusgarriak prestatu dituzte; tartean, flamenko urdinak. MARKELIÑE ANTZERKI TALDEA.
Iñaki Lasa Etura.
2012ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
«Gure aktoreek asko kontatzen dute hitzik gabe; gure marka hori da, eta aktoreek oso era ulergarrian egiten dute dena». Esaldi bakarrean laburbildu du Jon Kepa Zumaldek Markeliñe antzerki taldearen filosofia; ikusmenak eta aktoreen keinuek duten garrantzia nabarmenduta.

1983an sortu zen taldea, eta ordutik mugimenduaren bidez zer adieraz daitekeen aztertu dute, gero beren ikuskizunetan islatzeko. Ezustearen kontzeptua ere behin eta berriz ageri da konpainiaren obretan. Mugimenduen bitartez, edo plastika ikusgarria duten elementuekin, ikusleak etengabe harritzeko moduaren bila aritzen dira.

Bide horri helduta, hogei bat antzezlan egin dituzte jadanik, eta hainbat sari ere jaso dituzte. Areto ikuskizunekin hasi ziren, baina 1988tik aurrera kalerako eta antzokietarako lanak tartekatu dituzte. Musika, piroteknia, argi jokoak eta mugimendua izan ohi dira Markeliñeren obretako osagaiak.

Euskal Herritik kanpo ere izan dute Markeliñeren berri. Uztail hasieran Villanueva de la Serenan (Espainia) Alterazio magnetikoa aurkeztuko dute, eta abuztuaren 7an eta 8an Londresen izango dira, National Theatreren kanpoaldean, Carbon Club lanarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.