Ezustekoen ondoren, edozer gertatzeko moduko finala

Aurretik estali gabeko buru batean pausatuko du gaur Luis Baraiazarrak Bizkaiko bertsolarien txapel nagusia

Zortzi finalistak joan den astelehenean, gaurko saioa aurkeztu zutenean. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS.
Juan Luis Zabala
2010eko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Beste buru bat ezagutu eta estaliko du gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketako garaikur nagusiak, txapelak. Ezusteko askotxo eman du orain artean txapelketak, eta gaur, 17:30ean, Barakaldoko BEC Bizkaia Arenan jokatuko den finalerako aurreikuspenak egitea ere ez da inondik ere erraza. Pronostiko ziurrak egiteko zailtasuna lagungarri izaten da txapelketaren inguruko giroa berotzeko, eta aurtengo finalari horrek emango dio, besteak beste, beroa .

Txapelketako aurreneko ezustekoa lehiakideen zerrenda bera izan zen, parte hartzekoak ziren 78 bertsolarien artean ez baitzen aurreko txapeldunetatik bakar bat ere: ez Igor Elortza, ez Xabi Paia eta ez Unai Iturriaga. Ondoren, Iratxe Ibarra eta Fredi Paia finalerako bidea ezin osatuta geratu izana izan da gehien aipaturiko ezustekoa.

Presio gutxiagorekin

Ondorio nagusietako bat da finalistek ez dutela ezer galtzeko, ez dutela beste bertsolari batzuek ataka horretan izango luketenaren adinako presiorik. Ahalik eta saio onena egitera irtengo dira, irabazi beharraren presioaren zama bizkar gainean sentitu gabe. Nahiz eta final batean presioa, azken batean, ezin saihestuzkoa izan bertsolariarentzat.

Zortzietatik bi buruz burukora iritsiko dira, eta bi horietako batek izango du gero Luis Baraiazarrak ezarritako txapela janzteko ohorea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.