Datorren larunbat honetan zortzi, abenduaren 6an, estreinatuko du Hiru Punttu antzerki taldeak bere azken lana: Antton Lukuk idatzitako Fauxto karrusa. Karrusa Garaziko (Nafarroa Beherea) euskalkian tobera antzerki moldeari ematen dioten izena da, eta lan horren taularatzea baliatuko du Hiru Punttuk 2002an Lurra-rekin hasita moldatu duen toberari buruzko tetralogia amaitzeko.
Baionan aurkeztu dute gaur goizean antzerki lan berria, eta Hiru Punttuko kideek agertu dutenez, tetralogia amaitzeko aurreko lanekin -Lurra, Beltzeria eta Euscalduna- bildutako esperientziaren sintesia egin nahi dute. Ildo horretatik, berriro ere "dantzaren espaziora" itzuliko direla iragarri dute; hots, publikoan zirkuluan izango dela sujetaren inguruan.
Halaber, Fauxto-k bi oinarri dituela azaldu dute: Nafarroa Behereko inauteriko zirtzilaren pertsonaia, eta obraren mami den euskal kulturaren kontzeptuaren inguruko gogoeta. Hausnarketa hori lantzeko Faustoren mitoa baliatu du Lukuk.
Honako data eta lekuetan emango dute Fauxto:
Abenduaren 6an: arratseko zortzi eta erdietan Anhauzeko salan (Nafarroa Beherea).
Abenduaren 12an: arratseko bederatzietan, Domintxineko salan (Nafarroa Beherea.
Abendoaren 13an: arratseko zortzi eta erdietan Miarritzeko gaztetxean (Lapurdi).
Abendoaren 19an: arratseko bederatzietan Hazparneko Ttattola gaztetxean (Lapurdi).
*Litekeena da abenduaren 20an Itsasun (Lapurdi) ematea, baina zehazteke dago.
Antzerkia
'Fauxto' karrusarekin amaituko du Hiru Punttuk toberari buruzko tetralogia
Antton Lukuk idatzi du eta abenduaren 6an estreinatuko dute Anhauzen (Nafarroa Beherea). Euskal kultura kontzeptuaren inguruko gogoeta jasotzen du obrak, Faustoren mitoaren bidez emana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu