Zinea

Federico Luppi hil da

81 urteko aktorea erori egin zen apirilean, eta kolpeak hartu zituen besoan eta buruan. Hematoma bat sortu zitzaion, eta ez da errekuperatu. Okerrera egin zuenez, atzo eraman zuten erietxera, eta gaur hil da, Clarin egunkariak jakitera eman duenez.

Federico Luppi, 2015ean, Donostian. JON URBE, ARGAZKI PRESS
2017ko urriaren 20a
14:59
Entzun

Hainbat filmetan hartu zuen parte Luppik (Ramallo, Buenos Aires, 1936-02-23): Tiempo de revancha (1981), Plata dulce (1982), La Patagonia rebelde (1974), Cien veces no debo (1990), Martin (Hache) (1997), El espinazo del diablo (2001) eta El laberinto del faunon (2006), besteak beste. Pajarito Gomez (1965) filmean egin zuen bere lehen zinema lana eta Nieve negra (2017) azkena. Antzerkian eta telebistan ere hainbat lan egin ditu.

BERRIAk elkarrizketa egin zion 2005ean, Donostian. El reportaje obraren rol nagusia egitera etorri zen.

Favaloro Fundazioan ingresatu zuten asteazkenean aktorea. Apirilean odolbitua egin zitzaion buruan, eta ebakuntzea egin behar izan zioten. Etxean egon da, tratamentua jarraitzen. Azken egunetan beste ebakuntza bat egin behar izan diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.