Erakusketa

Ferdinando Sciannaren lana ikusgai

Ferdinando Scianna siziliar argazkilariak 1962 eta 1998 bitartean ateratako 60 argazkirekin osatutako erakusketa ireki dute gaur Okendoko Kultur etxean (Donostia). D'Foto erakusketaren harira antolatu dute =i Unearen bibliografia =i erakusketa, eta maiatzaren 22ra arte egongo da ikusgai.

2004ko apirilaren 16a
20:03
Entzun
Erakusketa Sciannaren biografia bat dela esan daiteke. 40 urte horietan berari gertatutako gauzarik garrantzitsuenak biltzen baitira bertan. Siziliatik hasi, bere alaba Nanarekin jarraitu, eta Milango moda desfileetatik barrena, Lourdeseko erromesaldietara, Boliviara, Etiopiako errefuxiatu guneetara eta hamaika lekutarako bidaia.

Donostiako Okendo Kultur etxean egongo da erakusketa, maiatzaren 22a arte. Astelehenetik ostiralera: 10:00tik-14:00tara eta 16:00tik 20:30ak arte; larunbatetan, berriz, 10:00etatik 13:30tara eta 16:30etatik 20:30ak arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.