MUSIKA

Fermin Muguruzak energiaz bete du Psilocybenea aretoa

No more tour 2013-ko birako Euskal Herriko lehen kontzertua eman zuen ezustean atzo iluntzean Hondarribian, eta Ondarroako Kafe Antzokian ariko da bihar.

Igor Susaeta.
2013ko apirilaren 5a
11:20
Entzun

"Kaiolatutako lehoia bezala" sentitzen zen Muguruza emanaldia hasi baino lehenago, baina behin Kontrakantxa bandako zortzi musikariekin batera oholtzara igo zenean, indar askatzaile hori aretoan barna hedatu zuen, eta bildutako lagunei transmititu zien.

Ordu eta erdi pasatxoko kontzertua izan zen, atsedenik gabekoa. 25 abesti jo zituzten, Muguruzaren 30 urteko ibilbideari errepasoa eginez. Bere bakarkako ibilbideko doinuekin hasi ziren, baina amaierara hurbildu ahala Kortatu eta Negu Gorriaken garaiko abesti bakanak ere jo zituzten, eta horrek are gehiago sutu zuen hasieratik piztuta zegoen giroa.

Kontzertu sorpresa izanaganatik, 150 lagun bildu ziren Psilocybenean. Joan den martxoaren 21ean abiarazi zuen Muguruzak No more tour 2013 bira Diyarbakarriren (Kurdistan), eta Bonnen (Alemania) aritu zen hurrena, 23an. Euskal Herrian, Espainian, Italian, Alemanian, AEBetan, Japonian, Australian, Erresuma Batuan eta Latinoamerikan joko dute Fermin Muguruza eta Kontrakantxa bandakoek datozen lau hilabeteetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.