MUSIKA

Fermin Muguruzak, Mark Lanegan Band-ek, Benjamin Biolayk eta Charles Bradleyk BBK Live jaialdian joko dute

Antolakuntzak beste 16 talderen izenak eman ditu gaur, eta jaialdiaren zortzigarren aldiaren egitaraua ia itxita dagoela jakinarazi du. Uztailaren 11 eta 13 bitartean egingo da.

Igor Susaeta.
2013ko martxoaren 12a
13:37
Entzun

Klaxons, Billy Talent, Soulwax, Twin Shadow, Gary Clark Jr edo Little Boot ere arituko dira, besteak beste, Kobatemandin hiru egun horietan.

Muguruzak No More Tour birari ekingo dio hilaren 21ean Diyarbakirren (Kurdistan). Bederatzi musikariz osatutako Kontrakantxa banda —Mikel Txopeitia (bateria), Fino (saxoa), Jontron (tronboia), Lonbi (tronpeta), Zigor DZ (DJa), Oskar Benas (gitarra), Xabi Solano (eskusoinua) eta Victor Navarrete (baxua)— izango ditu lagun oholtzan Muguruzak. Lehen kontzertua Euskal Herrian apirilaren 6an emango dute Ondarroako Kafe Antzokian. Kobetamendin aritu aurretik, 20 emanalditik gora egingo dituzte.

13an joko du Muguruzak Bilbon. Egun bat lehenago arituko da Mark Lanegan Band. Seattleko (AEB) Screaming Trees-eko abeslaria izan zen Lanegan 1985 eta 2000 artean. Soundgarden, Nirvana edo Pearl Jamen garaikidea izan zen, hain zuzen, Laneganen taldea. Bilbora haren proiektu propioarekin dator, eta Blues Funeral diskoa aurkeztuko du.

Benjamin Biolayz esaten dute, berriz, Serge Gainsbourgen oinordekoa dela. Sona handia dauka Frantzian ekoizle, konpositore eta musikari gisa, eta 14 diskoa kaleratu ditu. Uztailaren 12an ariko da.

Chales Bradleyk 65 urte ditu, baina 2011n kaleratu zuen bere aurrenekoa diskoa: No Time For Dreaming. Funk eta souleko ahots errespetatuenetakoa da, eta The Screaming Eagle of Soul (Soularen arrano garrasilaria) deitzen diote. Metroan, kalean edo taberna txikietan kantatuz eman zituen urte asko. Jaialdiko lehen egunean kantatuko du.

Depeche Mode (uztailaren 11), KIngs of Leon (uztailaren 12) eta Green Day (uztailaren 13) dira.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.