"Nire testuak liburu bihurtu arteko bidea oso-osorik zaindu ahal izateko argitaletxe propioa sortu dut", esan du Fernando Morillo azpeitiar idazleak bere webean. Gaumin.com sortu du hala. "Nire kumeak inoiz baino hobeto mimatzeko, eta horrekin batera, ideia ero eta berri asko martxan jartzeko".
Ostegun honetan aurkeztuko du, Donostiako Doka Kafe Antzokian, 10:30ean.