FICXixon jaialdiko zuzendariaren itzulera eskatu dute profesionalek

Atom Egoyan, Isaki Lacuesta, Alex de la Iglesia, Unax Ugalde eta Pedro Almodovar dira sinatzaileetako batzuk

Agentziak
Gijon
2012ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Zinemaren arloko 400 profesionalek sinatu dute Jose Luis Cienfuegos FICXixon Gijongo (Espainia) zinema jaialdiaren zuzendari izatera itzul dadila eskatzen duen agiria, eta sinatzaileen artean Atom Egoyan, Abel Ferrara, Todd Solonz, Montxo Armendariz, Fernando Trueba, Isabel Coixet, Iciar Bollain, Isaki Lacuesta, Pedro Almodovar, Alex de la Iglesia eta Unax Ugalde daude, besteak beste, Locarno, Marseilla eta beste hainbat hiritako zinema jaialdietako zuzendariez gain. Cienfuegos zuzendaritzara itzuli ezean jaialdiarekin ez dutela inolako loturarik izango adierazi dute.

Hamasei urtez zuzendu du Cienfuegosek FICXixon, eta «erreferentzia garrantzitsua» bihurtu du, sinatzaileek diotenez, baina Carlos Rubiera Gijongo Udaleko Kultura zinegotziak hura kargutik kentzea erabaki zuen joan den astean. Nacho Carballo zuzendari berriak egin dituen adierazpenek sinatzaileei pentsarazi diete jaialdiaren zuzendaritza talde berriak Cienfuegosek egindako lana alferrik galtzen utziko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.