Kultura

Fipa jaialdian 64 telebista programa lehiatuko dira

Gaur goizean aurkeztu dute Miarritzeko lehiaketaren 22. edizioa.

2009ko urtarrilaren 14a
17:08
Entzun
Mundu osoko 29 herrialdetako 64 telebista programa lehiatuko dira Miarritzeko (Lapurdi) Fipa jaialdian. Gaur goizean egin dute aurkezpena. Urtarrilaren 20tik 25era izango da, eta orotara 288 programa ikusi ahal izanen dira; aurkeztutako programen %60 oraindik inoiz bota gabeak dira.

Bost ataletan banatuta dago Fipa lehiaketa: fikzioa, serieak, dokumentalak, erreportaia handiak eta musikalak. 22. edizioa du aurten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.