HILBERRIA. John Renbourn

Folk musikako erreferentzia ezinbestekoa

Juan Luis Zabala
2015eko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Wizz Jonesekinbatera Glasgowko (Eskozia) The Ferry aretoan aritzekoa zen asteazken iluntzean John Renbourn, baina Wiiz Jones bakarrik aritu zen, Renbourn ez zelako agertu. Biharamunean hilda aurkitu zuten Renbourn, Marwickeko bere etxean. Antza denez, motibo naturalengatik hil da, bortizkeria zantzurik ez baitute aurkitu gorpuan .

Marylebonen jaio zen John Renbourn folk gitarrista eta kantaria, Londrestik gertu, 1944an, eta gaztetatik hartu zuen parte Londresko folk musikaren giroetan. Bernt Janschekin batera Bert And John bikotea osatu zuen 1966an, eta, geroxeago, Pentangle taldea sortu zuten biek, Danny Thompson, Jacqui McShee eta Terry Coxekin batera. AEBetan bira egin zuen taldeak, Newport Folk Festival jaialdian aritu zen Greateful Deadekin batera, eta, hortik aurrera, harrera beroa eta ibilbide emankorra izan zuen Pentanglek.

Pentanglerekin zein bakarka, nazioarteko folk musikan erreferentzia aitortu eta ezinbestekoa izan da harrezkero Renbourn.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.