Literatura

'Fragmentuak' liburua aurkeztu du Arkotxak, "kronika poetikoa"

BERRIA egunkarian argitaratutako artikuluekin osatu du bilduma.

2009ko apirilaren 27a
16:45
Entzun
2004tik iaz arte BERRIA egunkarian Maratila atalean argitaratutako artikulu batzuk bildu eta liburua aurkeztu du gaur Aurelia Arkotxak (Baigorri, Nafarroa Beherea; 1953): Fragmentuak. Utriusque Vasconie argitaletxeak atera du.

"Ez da bilduma hutsa", haren arabera, artikuluek elkarren ondoan "zentzua" hartzen dutelako. "Puzzlea da eta testuek osotasuna hartzen dute". Kalean, bidaietan entzundakoa eta ikusitakoa jaso du Arkotxak, eta "kronika poetikoa" osatu. Irakurlearekin partekatu nahi ditu liburuko gogoetak.

Gaur egun ere BERRIAko kolaboratzailea da, atal berean. Ostiralero idazten du zutabea.

Atari ahantziak (Pamiela) eta Septentrio (Alberdania) dira haren beste liburuak. Iazko uztailean euskaltzain oso izendatu zuten. Bordeleko Unibertsitatean (Frantzia) Euskal Filologia eta Klasikoak irakasten dihardu. Maiatz literatura aldizkariaren sortzaileetako bat da. Hendaian (Lapurdi) bizi da hamar urte zituenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.