KulTURA

Frank McCourt idazlea hil da

'Angela’s Ashes' liburuarekin Pulitzer Saria irabazi zuen 1997an.

2009ko uztailaren 20a
18:42
Entzun
Frank McCourt idazlea (Ameriketako Estatu Batuak, 78 urte) hil da, New Yorken, menigitisak jota. Azaleko minbizia larria ere bazuen. McCourt Angela’s Ashes nobelaren egilea da (1996), eta Pulitzer Saria -1997an- eta AEBetako Kritika eta Liburu Onenaren saria lortu zituen liburu horrekin.

New Yorken bertan jaio zen, eta AEBetako ekonomiaren beheraldi garaian Irlandara joan zen, Limerickera, familiarekin; hango jatorria zuen sendiak. Nobela autobiografikoa da Angela’s Ashes, eta istorio hori kontatzen du. McCourtek AEBetan eta Irlandan txikitan bizi izan zuen miseria da liburuaren mamia.

'Tis eleberria (1999), memorien bigarren zatia da eta idazleak 19 urte zituela New Yorkera itzuli zenean hasten da. Horren jarraipena Teacher Man da, memorien azken zatia (2005); McCourt maisua izan zen eta bere gorabeherak kontatzen ditu.

2007an argitaratu zuen Angela and the Baby Jesus; haurrentzako gabonetako ipuina da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.