Kultura

Gaiarreren mausoleoan, Erronkarin, lapurretan egin dute

Julian Gaiarre tenore handiaren mausoleoan, Erronkarin (Nafarroa), lapurretan egin dutela, eta, horrez gain, zenbait txikizio ere bai, jakinarazi du gaur Nafarroako Kultura eta Turismo Sailak. Zehazki, hilobiaren apaingarrietako bat eraman dute: brontzezko idi buru bat. Hura bere lekutik ateratzean, hilobiko beste zenbait zati eta apaingarri hautsi dituzte.

2003ko abuztuaren 28a
16:12
Entzun
Atzo ohartu ziren gertatutakoaz, hain zuzen ere, ikuskatze tekniko bat egiten ari ziren bitartean. Berehala, Erronkariko Udalari eman zioten lapurretaren eta kalteen berri.

Idi burua brontzezko ziri batean bidez zegoen marmolera lotuta, eta kolpe handi batez atera zuten bere lekutik. Kolpea, nonbait, oso bortitza izan zen, eta idi burua atera ez ezik, ziria eta marbol zati bat hautsi zituen.

Nafarroako Kultura eta Turismo Sailak, Julian Gaiarre Fundazioak eta Erronkariko Udalak salaketa jarriko dute.

Gaiarreren mausoleoa Mariano Benlliurek egin zuen 1895ean, eta 1901ean ezarri zuten Erronkariko hilerrian. Estilo modernista du, eta Benlliureren lanik loriatuenetakoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.