Literatura

Galeusca idazleen elkarteak hizkuntza gutxituetan aritzen diren idazleen lana ez dela aitortzen salatu du

Espainian pluraltasunaren kulturarik ez dagoela salatu dute eta hizkuntz normaltasuna subiranotasun gehiagorekin soilik lortuko dela azpimarratu dute.

2011ko urriaren 1a
19:33
Entzun

Euskaraz, katalanez eta galizieraz idazten duten idazleak elkartzen dituen erakundeak, Galeuscak, urteroko ohiko batzarra egin du gaur Bartzelonan, eta salatu du euren identitateen aitortzan inboluzioa izan dela. Zehazki Espainian kultura pluralik ez dagoela esan dute batzar amaierako manifestuan.

2008. urtean sortu zuten idazleen Galeusca euskarazko, katalanezko eta galizierazko idazleen elkarteek. Normalizazioan aurrerapausoak eman badira ere, gutxienekoetatik urrun daudela esan dute, eta hizkuntz normaltasuna subiranotasun gehiagorekin soilik lortuko dela azpimarratu dute.

Azken 30 urteetan hizkuntza ezberdinen arteko ulertzea eta elkarbizitza ez dela erraztu salatu dute, eta gaztelera ez diren gainerako hizkuntzak "beti" Espainiako kulturaren menpe izan direla. Bide batez, lekuan lekuko hizkuntz modeloak babestu dituzte.

Kultur esperientziak banatzeko hizkuntz ezberdinen artean zubiak eraikitzearen alde agertu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.