Garcia filosofo iruindarraren liburutegia jaso du Nafarroako Gobernuak

Filosofiari buruzkoa da bilduma, nagusiki, eta badira Juan David Garciak Amerikan kaleratutako liburuak ere

Erredakzioa
Iruñea
2011ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Ekuadorren izan dira orain arte, Quiton, baina Nafarroan izango dira aurrerantzean. Juan David Garcia filosofo iruindarrarena (Iruñea, 1901- Quito, 1992) izandako liburutegia eman diote haren senideek Nafarroako Gobernuari, eta Nafarroako liburutegiko funtsen parte dira orain Quiton ziren 800 bat liburu.

Filosofiari buruzkoak dira haietariko asko. Bohme, Spinoza, Leibniz, Berkeley, Kant eta Hegelen lanak daude, besteak beste, eta guztiak jatorrizko hizkuntzan. Garcia beraren liburuak ere badaude bilduman, Amerikan argitaratutakoak haietariko batzuk, eta lortzen zailak direnak. Aldizkarietarako idatzi zituenak ere badaude. Horrez gain, badira zientziari eskainitako hainbat liburu garrantzitsu ere, eta literatura, musika, erlijio gaiei eta arteari eskainitakoak ere. Interneten jarriko dute katalogoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.