Artea
Gaspar de Crayeren margolana ikusgai dago berriro Gasteizko Katedralean
Gasteizko Santa Maria katedraleko margolanik preziatuena, Gaspar de Crayer (1584-1669) pintore flandestarraren 'Kristo hilaren gainean negarrez' ikusgai da berriro ere, zaharberritu ondoren. 2003an hasi zituzten margolan ezaguna zaharberritzeko lanak, eta behin amaituta, lehengo toki berean, katedraleko Arte Sakratuaren Museoan, jarri dute nahi duen guztiak ikus dezan. Zaharberritzen aritu diren bitartean, ohartu dira De Crayerek hasieran margotutakoari beste irudi batzuk erantsi dizkiotela urteen joanean.
1640 inguruan pintatu zuen margolari flandestarrak 'Kristo hilaren gainean negarrez' lana. Zaharberritzerakoan, ordea, konturatu dira hasiera hartan ez zela egun bezalakoa; hau da, urteen joanean beste irudi batzuk erantsi zaizkiola originalari, besteak beste, bi aingeru eta garbiontzi bat. Aldaketa horiek 1785.a baino lehen egindakoak direla zehaztu dute adituek, eta aztertzen ari dira Van Dyck ezagunarenak ote diren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu