musika

Gasteizko Jazzaldia, uztailaren 11tik 17ra

34. ekitaldia izanen da aurtengoa, eta uztailaren 11tik 17ra ospatuko da. Zenbait kontzertu Europan "esklusiboak" izanen direla iragarri dute.

2010eko maiatzaren 28a
22:09
Entzun
Uztailaren 11tik 17ra eginen da Gasteizko Jazzaldia. Iñaki Añua antolatzaileak gaur egindako aurkezpenean azaldu duenez, Gasteizen eskainiko dituzten zenbait kontzertu "esklusiboak" izanen dira Europan. Horien artean Chick Corea, Buddy Guy eta The Harlem Jubilee Singers aipatu ditu. Horrez gain, gonbidatu bereziak ere egonen dira, Dianne Reeves eta Paco de Lucia bezala.

Gaurko agerraldian aurtengo ekitaldiaren programazioarekin batera, kartel ofiziala ere aurkeztu dute. Josu Izarra argazkilariak egin du.

Denera 73 kontzertu ikusi ahal izanen dira Gasteizen, eta horietatik 56 izanen dira doakoak. Mendizorrotzako kontzertuez gain, hirian barna banatutako bertze hamabi eskenatokitan ere ikusgai egonen dira emanaldiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.