Kultura

Gasteizko jazzaldian Billie Holiday omenduko dute

Uztailaren 12tik 18ra bitarte ospatuko da eta gospelak berriro ere bere lekua izango du.

2009ko maiatzaren 29a
17:07
Entzun
Gasteizko jazz jaialdian Billie Holiday jazz abeslaria omenduko dute, bere heriotzaren 50. urteurrenean, eta, horren harira, Randy Crawfordek eta Madeleine Peyrouxek zuzenekoak emango dituzte. Joe Sample piano jotzaileak ere joko du haren omenez. Gospelaren gaua ere berreskuratuko dute 33. edizio horretan.

Jazzaldia uztailaren 12tik 18ra bitarte ospatuko dute eta, horretarako, milioi bat euro baino gehiago erabiliko dituzte. Guztira 62 kontzertu izango dira, horietatik 42 doakoak.

Billie Holiday 1959. urteko uztailean hil zen eta askok denbora guztietako jazz abeslari hoberenatzat daukate.

The Dirty Dozen Brass, Lilian Boutte, Piety Street, The Blind boys of Alabama, Stanley Clarke, Marcus Miller, Victor Wooten, Wynton Marsalis... Horiek denak izango dira Gasteizko jazz jaialdian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.