Aurtengo trikiti jaialdiak Oñatin (Gipuzkoa) izango du jarraipena asteburuan. Hala, Andoainen izan ziren sei taldeek beste emanaldi bat egingo dute gaur. 17:30ean izango da, Oñatiko institutuan. Gaur bertan eskuratu ahal izango dira sarrerak leihatilan, saioa hasi baino ordubete lehenago.
Hiru egun iraungo du aurten jaialdiak. Kontzertuez gain, hainbat jarduera prestatu zituzten atzoko. Workshop solasaldi musikatuak izan zituzten goizean, Joseba Tapia musikariaren laguntzarekin. Kalejiraren ondotik, herriko hainbat tabernatara eraman zuen musika, baita Oñatiko kaleetara ere. Herri afariaren ondoren, erromerian eta poteoan ibili ziren.
Gaur beste kontzertu bat emango dute sei taldeek, Oñatin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu