Aurreko asteburuan Beran izan zen lehena, eta gaur jokatuko da Leitzan Nafarroako Bertso Txapelketako bigarren finalaurrekoa. Lehen egiten duena zuzenean pasatuko da Iruñeko finalera. Estitxu Arozena, Xabier Terreros, Iñigo Olaetxea eta Josu Sanjurjo, Ander Fuentes eta Miel Mari Elosegi Luze ariko dira kantuan. Hirugarren finalaurrekoa Elizondon jokatu da gaur zortzi.
Araban ere, asteburu honetan jokatuko dira txapelketako azken bi finalaurrekoak. Igandean jakingo da, beraz, zein izango diren Gasteizen jokatuko den finaleko bertsolariak. Gaur Aramaion Rikardo Gonzalez de Durana, Xabi Igoa, Asier Otamendi, Ekaitz Samaniego, Iñaki Viñaspre eta Izar Mendiguren ariko dira. Bihar, Agurainen, Alberto Martinez, Juan Mari Juaristi, Ruben Sanchez, Ander Solozabal, Unai Mendibil eta Zigor Enbeita.
Gaur egingo da Leitzan bertso txapelketako bigarren finalaurrekoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu