Gaur gauean egingo dute Nazioarteko Trikitixa Jaialdia, Andoainen

Okzitania, Irlanda, Espainia eta Euskal Herriko musikariak izango dira Bastero kulturgunean

Erredakzioa
2011ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Hamargarren urtea du aurtengoa Nazioarteko Trikitixa Jaialdiak. Bi tresna elkartuko dituzte oraingoan oholtza gainean: trikitia eta biolina. 22:00etan hasiko da jaialdia, Andoainen (Gipuzkoa), Bastero kulturgunean, eta Okzitania, Irlanda, Espainia eta Euskal Herriko musikariak arituko dira soinua jotzen.

Luzea da parte hartuko dutenen zerrenda, Europako trikitilari puntakoenetako batzuk tartean. Cyrille Brotto, Alexandra Lacouchie, Stephern Doherty, Patrick Doocey, Jorge Arribas, Diego Galaz, Arrabots taldea, Jon Ostolaza, Juan Arriola, Maixa Lizarribar, Ines Osinaga, Maite Loidi eta Xabier Zeberio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.