Festak

Gaur hasi da ofizialki Donostiako Aste Nagusia ohiko kanoikadarekin

Aurten Realeko ehungarren urteurrena dela eta, taldeko egungo jokalariek, jokalari ohiek eta Zuzendaritza Batzordekoek kantatuko dute “Artillero, dale Fuego”.

2009ko abuztuaren 8a
19:24
Entzun
Gaur 19:00tan hasi da ofizialki Donostiako Aste Nagusia ohiko kanoikadarekin. Ondoren, Realaren ehungarren urteurrena dela eta, taldeko egungo jokalariek, jokalari ohiek eta Zuzendaritza Batzordekoek kantatu dute “Artillero, dale Fuego” abestia.

Gaur besteak beste, su festa erakustaldia (22:45) eta Nena Daconteren kontzertua (23.45) ikusi ahal izango dira Gipuzkoako hiriburuan. Baita jai herrikoien alde piratak Trinitate plazan antolatutako Barricada eta Des-kontrol taldeen kontzertua ere. Sarrerak salgai daude www.izanpirata.info webgunean.

Dena den, atzo hasi zen piraten jarduna Piperrak, Parabellum eta Esne Beltza taldeen kontzertuekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.