Antzerkia

Gaur hasiko da 27. Antzerki Astea Deban

Ekainaren 1era bitartean, euskarazko zazpi antzezlan eskainiko dituzte.

mikel lizarralde
2013ko maiatzaren 24a
15:23
Entzun

Deabru Beltzak taldeak hasiko du gaur  27. Antzerki Astea, Les Tambours de Feu ikuskizunarekin. Obra 21:00etan eskainiko du, kalean bertan. Ekainaren 1era bitartean, denentzako moduko antzezlanez gozatzeko aukera emango du jaialdiak.

Bihar, Ados Teatroa taldeak Emaztegaiaren semea antzeztuko du Aldats pilotalekuan (22:30); igandean, Lezoko Orratx taldeak Kale gorrian (Aldats pilotalekuan); hilaren 28an, asteartean, Aizarnako Eskola Antzerkiak Amona honekin...kontuz (Goaz aretoan); 29an, asteazkenean, Korri, Xalto eta Brinko pailazoek Dantzan ikuskizuna (Aldatsen); 31n, ostiralean, Durangoko Karrika Antzerki Taldeak Lurra Astinduz (Aldatsen); eta azkenik, ekainaren 1ean, larunbatarekin, Bertsoklown taldeak Final nagusia jokatuko du. Jokin Uranga, Iñaki Gurrutxaga eta Iñigo Izagirre bertsolariek parte hartuko dute saio horretan.

1986an hasi zen Goaz antzerki taldea antzerki astea antolatzen Deban, eta, ordudanik, euskaraz egiten den teatroaren erreferentzietako bat da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.