musika

Gaur hasiko da Heletan musikaren jaia

Manu Chao, Emir Kusturica eta The Bellraysen kontzertuekin abiatuko da Euskal Herria Zuzenean jaialdia.

2009ko uztailaren 3a
15:38
Entzun
Gaur hasi eta asteburu osoan zehar musika izango da nagusi Heletan (Nafarroa Beherea) ospatuko den Euskal Herria Zuzenean jaialdian. Giro aparta nagusitzea espero dute festaren antolatzaileek, jaialdiko lehen egunean. "Eguzkia oholtza handiaren gibelean etzanen da, eta koloreak zoragarriak izanen dira".

The Bellrays talde kaliforniarrak emango dio hasiera jaiari. Talde horretako kantaria "zinezko Tina Turner punk bat" dela diote antolatzaileek. Rock, punk eta soul musiken nahasketarekin berotuko da publikoa, eguzkiaren indarra ahultzen hasiko denean. Talde hori ez huts egiteko aholkatu dute EHZkoek, hain zuzen ere, jakinik jendeak Manu Chao ikusi nahi duela bereziki, lehenagoko taldeen kalitatea ez gutxiesteko. Emir Kusturica ere igoko da gaur Hletako oholtza gainera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.