Gaur hasiko da Zinema Gaztearen Lehiaketa
ZINEMA. Gaur, bihar eta etzi 39 film labur lehiatuko dira Irungo Bideo eta Zinema Gaztearen Lehiaketaren XV. ekitaldian.Aurkeztu diren 238 lanen artean hautatu dituzte 39 horiek, eta Irungo Amaia kultur zentroan emango dituzte. Euskal Herritik ez ezik, Kataluniatik, Espainiatik, AEBetatik, Kanadatik eta Argentinatik ere iritsi dira lanak lehiaketara. Hizkuntzari dagokionez, gaztelania da nagusi, nabarmen, parte hartuko duten filmen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu