Gaur hasiko dira Azpeitian XXIX. Euskal Antzerki Topaketak, Lotsa gabe antzezlanarekin. Vaiven Produkzioak-ek lana da. 21:30etik aurrera izango da, Soreasu Antzokian.
Bihaz Larria, kutsakorra eta mendebaldekoa izango da (21:30, Soreasu), igandean Ilargiaren bi aldeak (18:00, Soreasu).
Hiru asteburutan egingo dituzte aurtengo antzerki topaketak (azaroaren 20ra artean), eta hiruretan ostiral, zapatu eta igandean antzezlan bana emango dute.
Euskal Herriko euskarazko antzerki hitzordu nagusietakoa da Azpeitikoa. 1983an sortu zuen Udalak, Imanol Elias antzerkigilea alkate zela.